-
2011/11/17
Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen bigarren hautagaiak adierazi duenez “hau EZ da fronte eta gizarte-apurketarako garaia, egunak dakartzan arazoetaz arduratzeko unea da; lanaz, enpresaz, jendearen arazoei erantzuna emateaz arduratzekoa”
-
2011/11/16
Geroa Baik gaurkoan defendatu du hezkuntza arloko inbertsioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko aukera berdintasuna. Era berean defendatu du “errentagarritasun ekonomikoa gizarte eredu bakartzat ez jotzea” eta “gizarteari itzultzen zaiona eta kontribuzio sozio-ekonomikoa kontuan hartzea” eskatu du
-
-
2011/11/16
Gainerakoek gaztelerazko terminoa baino ez dute erabiltzen.
-
2011/11/16
Geroa Bai koalizioak Kongresurako aurkezten duen hautagaiak Altsasun ospatutako ekitaldian baieztatu duenez “erregionalista eta sozialistek beldurra diote Geroa Baik Kongresuko talde aurrerakoian Nafarroa Bairen lekukoa hartzeari”
-
2011/11/14
Uxue Barkosek Nafarroan diabetesaren estatu zentro erreferentziala egitea aldarrikatu du. “Kalitatezko enplegua sortzea eskaintzeaz gain,hiritarrentzako osasunean egindako inbertsioa suposatuko duelakoan”. Gaixotasun honek nafarren ehuneko hamar bati eragiten die eta Geroa Bai koalizioak “are arreta sakonagoa eskatzen du”
-
2011/11/14
Uxue Barkosen diskurtsoaren zatiak
UPNri aurre egiteko eta eserleku hori lortzeko moduko tokian gaude.
Eserleku bat eskubideak defendatzeko eta interes orokorren alde borrokatzeko, Nafarroa osoko abertzale eta euskaltzaleen ahotsa ozen eta argi altxatzeko; Kongresuan jarrera aurrerakoiak indartzeko. Eserlekua, EGUNERO lan egiteko.
-
2011/11/14
Laura Álvarez de Eulate, Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen zerrenda buruak gaurkoan ireki du kanpainako mitin nagusia, gainezka egon den Baluarteko aretoan. Álvarez de Eulatek baieztatu duenez “hantxe bertan egon nahi dugu, Madrilen, krisialdi ekonomikoak kaltetutakoak defendatzeko eta gure eskubide historikoak defendatzeko, horiek ez baitira inongo pribilejiorik”.
-
2011/11/12
GEROA BAI koalizio bat da eta Zabaltzen elkarteaz (NaBaiko independente antolatuen elkarteaz), EAJ/PNV alderdiaz eta Atarrabia Taldea alderdiaz osatua dago. Gaur hemen bildu garenok argi adierazi nahi dugu funtsean, GEROA BAIren baitan daudela 2004ko hauteskunde orokorretarako NaBai sortu zen unean zeuden sentsibilitateak; garbi esaten dugu hori.
-
2011/11/11
Uxue Barkos, Geroa Bai koalizioak Diputatuen Kongresurako aurkezten duen zerrenda buruak baieztatu duenez ostiral honetan ezagutzera eman diren hauteskunde inkestez egiten duen irakurketa “benetan baikorra” dela, “eserlekua lortzea zailen jartzen digutenek ere aitortu baitute Geroa bai era nabarmenean sartuko dela Nafar panorama politikoan”.
-
2011/11/11
Bi gairen inguruan errotu dira, Geroa Bai koalizioak exekutibo hauei biei zuzendu dizkieten kritikak. Lehena, Errege Bardeetako Tiroketa poligonoa eta bonbardaketa. Uxue Barkosen esanetan “munizio erabilia biltzeko zabortegi egin dute UNESCO erakundeak berak Naturaren Ingurumen Erretserba deitu duenaren erdi erdian”; “honi gehitu behar zaio PSOEren gobernuaren jarduna, duela gutxi 50 urte gehiagorako luzatu duelako Defentsarekin zuen kontratua”.